Asparrena
Asparrena www.asparrena.eus

KROMLETX

KONTAKTUA:
Telf. 945 046 946
email: kromletx@yahoo.com
Informazio gehiago: www.kromletx.weebly.com


Gaur egun, jendea atsedena eta aisialdirako denbora naturan igarotzea erabakitzen du askotan. Honekin batera, animalietan eta landaretan sortu den interesa handia da. Baita, horien eta naturaren kontserbazioaren garrantzia ere.

Modu desberdinez gozatzen dugu natura. Batzuk horien formaz, kolorez, soinuz eta bukaezinak diren espazioez disfrutatzen dute. Badaude beste batzuk zeinak hegaztien edo landareen behaketaz eta identifikazioz gozatzen dutenak. Beste batzuk aldiz, aztarnak deskubrituz aurkitzen dute gozamena. Hauek ikertuz, gauden leku berdinean egondako animaliak deskubritzeko aukera izaten dute.

Europako ingurune natural paregabeak, dibertsitate floristiko eta faunistiko liluragarria, harrobi agortuak, lurrik zaintzen ez dituzten gazteluak edo lamiak, sorginak edo jentilak utzitako aztarnak dolmenak dira bisitatuko ditugun eszenatoki liluragarrietako batzuk. Leku magiko hauek ikusteko oinez erraz egiteko ibilbideak prestatu ditugu, irteera errazak, familia artean edo lagun artean egitekoak.

Eremu ezberdinetan lan egiten dugu, non urteko sasoiaren arabera eta bisitariaren arabera irteerak moldatzen ditugun. Horiek guztiak ibilbide errazetatik gauzatzen dira umeak ere gure inguruetaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Bestalde, ingurugiro-hezkuntzarekin zerikusia duten hainbat tailer gauzatzen ditugu, gai ezberdinak jorratuz. Tailer horiek, irteerak bezala guztiz moldagarriak dira bisitariaren ikasmina edo beharren arabera.

Natura modu erakargarri eta errespetagarri batean ezagutzera animatzen zaituztegu. Gure proiektutaz gehiago jakiteko, gure web orrialdea bisitatu. Bertan gauzatzen ditugun ekintza eta proiektuen berri izango duzue.

www.kromletx.weebly.com

Edozein zalantza argitzeko edota kontratazioa gauzatzeko deitu hurrengo telefonoetara edo bidaliguzu email bat hurrengo helbidera eta pozik zalantzak argituko dizkizuegu.

945 046 946
655 60 15 70
kromletx@yahoo.com
 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2013 Asparrena. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz