Egun, ingurumari dugun Informazioaren Gizarte honetan, herri-administrazioek geure herritarren eskariaren araberako aurrera pausuak ematera behartuta egon gara. Horrexegatik, gaur, ASPARRENGO UDALEKO web-orri hau aurkeztu nahi dizuegu, informazioaren autobide hobezin honek munduan kokagune bat baimenduko baitigu.
Web hau ezagutzen ez gaituzten ororentzat “bisita txartela” bezalako zerbait izateko ez ezik, beren berri emateko, komunikazioak nahiz informazioak luzatzeko aukera izango duten herrien, herritarren, elkarteen nahiz taldeen arteko “bilgune” bihurtzeko asmoz ere zabaldu dugu.
Tresna hau behar bezala baliatuz gero, elkarren artean konektatutako iragarki-taula baten antzera edo komunikabide nahiz hedapen-sistema bikain gisa baliotsu gertatu beharko zaigu.
Zuek, bisitari maiteok, geure udalerrian, geure historia eta kulturan murgiltzera gonbidatzen zaituztet, seguraski ezusteko atsegina hartuko duzue eta.
ALKATEA